Helduentzako Bertso Eskola

Asteazkenetan Bagera Elkartean elkartuko gara

Urriaren 17tik maiatzaren 29ra, asteartetan 18:15etatik 19:15etara Bagera Elkartean bertsolaritza ikastaroa antolatu du Bagera Elkarteak Bertsozaleen elkartearekin batera.

Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz. Ikastaro honetan barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango da.

Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak landuko dira, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.

DATAK: Urriaren 17tik maiatzaren 29ra

EGUNA: Asteazkena

ORDUA: 18:15etatik 19:15etara

LEKUA: Bagera Elkartean

IRAKASLEA: Beñat Gaztelumendi

Ikasturte osorako matrikula 50€koa izango da.

Izen ematea bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonoan.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top