Giza Eskubideen Zinemaldia

Hizkuntza erabileraren neurketa

Izan zaitez behatzaile

BAGERA Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutu nahian, Donostian antolatzen diren zenbait jaialdien hizkuntza tratamendua aztertu ohi du (Dferia, Giza Eskubideen Zinemaldia, Heineken Jazzaldia, Donostiako Aste Nagusia, Donostiako Zinemaldia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea).

Euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu Donostiako aisialdian eragina duten ekintza nagusietan hizkuntza erabileraren neurketa egitea.

Hilabete honetan Giza Eskubideen Zinemaldia ospatuko da (martxoaren 31tik apirilaren 7ra) eta euskara neurketa ahalik eta osatuena egin ahal izateko, Zinemaldira honetara zoaztenen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Egin beharrekoa oso erraza da; Zinemaldiaren inguruan antolatzen diren ekimenetan parte hartu, euskara neurketa egiteko fitxa bete eta guri helaraztea.

Interesa baduzu gurekin harremanetan jarri eta abonua lortzeko aukera izango duzu.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top