
Isidoro Fernandez eta Olatz Beobide berriz ere bueltan datoz, Mikel Fernandinok idatzi eta Aizpea Goenagak zuzendutako GANBA ALAIA antzezlanarekin La Farandulara.
Ikuskizunerako gonbidapenak ditugu bazkideen artean zozketatzeko (emanaldi bakoitzeko 3 sarrera bikoitz). Eskuratu nahi?
Zozketan parte hartu nahi baduzu mezu bat bidali bagera@bagera.eus helbidera eta zure izen abizenez gain zein saioetarako nahiko zenituzke adierazi.
Datak eta orduak:
Azaroak 9. Euskaraz 19:30tan
Azaroak 10 Euskaraz 19:30 – 21:00tan
Azaroak 11 Euskaraz 19:30 – 21:00tan
Azaroak 12 Euskaraz 19:30tan
Iraupena: 15 minutu.
Sinopsia:
Bezeroak kafetxo bat nahi du. Zerbitzaria kafea prestatzeko gai da.
Ez dirudi hain zaila, baina 2.0 Ganba alaian ezer ez da dirudiena.
Intriga eta tentelkeria batuko dituen gosari kafkiar baten aurrean zaudete:
bizitza al dago 3G-aren ondoren?
Eta larriagoa dena, lortuko al du bere ebakia emakume horrek?
Mikel Fernandinok idatzi eta Aizpea Goenagak zuzendutako antzezlana
La Farandula Mikroantzerkian 20 metro karratuko 3 aretotan, astero, 15 minutuko antzezlanen emanaldi eskaintzen dira soilik 20 ikusleren aurrean.