Gai-jartzaile ikastaroa Bageran

Gai-jartzaile lana probatu nahi duzu?

Gai-jartzailetza eta aurkezletza, gaur egun, bertsogintzaren adar garrantzitsu bezain interesgarrietako bat dira, eta bertsozaleei aukera ematen die bertsoa hurbiletik gozatzeko. Ikastaro honek gai-jartzailetzaren barrunbeetan arakatu nahi du, modu teoriko eta praktikoan.

Aukera interesgarria izan liteke langintza honetan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat, eta baita lehendik probatuta egon eta gehiago sakondu nahi dutenentzat ere. Eta baita, besterik gabe, gai-jartzailetzari eta bertsogintzara buruzko jakin-mina ase nahi duen edonorentzat ere.

Gidaria: Iker Iriarte

Formatoa: 2 ordu eta erdiko 4 saio

Tokia, egutegia eta ordutegia:

  • Ikastaroko saioak Bagera Elkartearen egoitzan izango dira (Hernani Kalean 15, behea).
  • Ostegunetan arratsaldeko 18:30etatik 21:00ak arteko iraupena izango dute.
  • Egunak apirilak 19, apirilak 26, maiatzak 3 eta maiatzak 10.

Izen ematea:

 

Prezioa:

Orokorra: 35€

Bazkideak, ikasleak eta langabetuak: 25€

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top