Euskarazko Irakurketa Erraza taldea berria

otsailaren 1etik martxoaren 22ra Koldo Mitxelenan

Irakurketa Errazeko Taldea, batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Laida Martinez Navarroren “Erdi Aroko egunak” irakurtzeko aukera izango da.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Taldea otsailaren 1etik martxoaren 22ra (ostegunero) 11:30etatik 12:30etara Koldo Mitxelena Liburutegian elkartuko da

Izen ematea:

Bagera Elkartean (943005074 / bagera@bagera.eus)

Izen-emate epea: Urtarrilak 15etik 31ra

 

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top