Euskaraz bai sano! solasaldia San Telmo Museoan

Osasungintzan aurrerapausoak eman badira ere, lan handia dago egiteko

Irailaren 12an, euskara Osakidetzan (Donostialdean) zein egoeratan dagoen aztertzeko asmoz Irene Gil Legarra (Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko –ESI- erdi mailako euskara teknikaria) gonbidatu dugu San Telmo Museoan arratsaldeko 19:00etan egingo dugun solasaldira.

Osasungintzan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik lan handia egiteko dagoela esaten da. Langile elebidunak nabarmen igo dira, 2005ean %7,7 ziren eta 2016ko abenduan %34. Urtetik urtera %2 igotzen ari da elebidun kopurua. Osasun zerbitzu batzuetan langileen %50 da elebiduna. Erizaintzan, 45 urtetik beherakoen %80k egiaztatuta du hizkuntza eskakizuna.

Solasaldi honetan Donostialdea ESIren egoeraren berri eman eta euskararen ezagutza erabilerarekin lotuko dugu. Osakidetzaren II. Euskara Plana oinarri hartuta abiarazi dituzten interbentzioen nondik norakoak azalduko ditugu, Lehen Mailako Osasun Zentroetan garatzen ari garen Gertu programan zentratuta:  Zergatik Gertu, non eta nola.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top