Euskararen Nazioarteko Eguna 2018

Auzoetan jarduera ugari antolatu dituzte Euskaraldiaren harira

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, jarduera ugari antolatu dira azaroaren 23etik abenduaren 3ra Donostiako auzo eta herrietan Euskaraldiarekin bat eginez.

Hona hemen auzo eta herrietako egitarauak: Aiete, Altza, Amara, Amara Berri, Añorga, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako ErriberaMartutene, Morlans, Parte Zaharra.

Horretaz gain, Donostia mailan zenbait jarduera antolatu ditu Bagera Elkarteak:

Azaroaren 23an, Euskaraldiaren hasierarekin batera Mintzodromoa Bulebarrean jarriko den karpan. Hiru txanda izango dira, 09:30etan eta 10:30etan (ohiko Mintzodromoa) eta 12:00etatik aurrera Mintzodromo berezi bat izango da ahobizi eta belarriprestekin. Izena ematea azaroaren 20a arte 943005074 telefonoan edo mintzalaguna@bagera.eus helbidean.

19:00etan, Euskaraldia ekimenaren hasieran ekitaldia. Ekitaldian, leku berezia eskainiko diogu Mintzalaguna egitasmoari 25 urtemuga ospatzeko.  Ekitaldi berezi honen ondoren, luntxa izango da.

Abenduaren 1ean 18:00etatik aurrera, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria izango da Parte Zaharreko Plaza Berrian (Konstituzio plazan) Donostiako Udaleko txistulariekin Lur Aranzadik eta Nora Garciak dinamizatuta.

Azkenik,Euskaraldiaren azken egunean eta Nazioarete Euskara egunean, abenduaren 3an 19:00etan, Harkaitz Canoren “Azken aurreko manifestua”-ren errezitaldia egingo dugu Kaxilda liburu-dendan.

Donostiako egitaraua hemen

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top