Euskararen Nazioarteko Eguna 2017

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi ugari antolatuko dira egun hauetan Donostian. Ekintza gehienak abenduaren 2an eta 3an egingo diren arren, zenbait auzoetan azaroaren 24tik aurrera hasiko dira gauzak antolatzen. Hona hemen egitarauak: Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen, Parte Zaharrean eta Donostiako.

Auzoetako jarduerak antolatzearekin batera, Donostiak Euskal Herri osoan aurrera eraman nahi den “Euskarak 365 egun” dinamika aurkeztuko da bi ekitaldien bidez: Udalak abenduaren 2an, 12:00etan, Udaletxeko Udalbatza aretoan egingo du eta Bagera elkarteak abenduaren 3an, 13:00etan, Plaza Berrian. Ezagutzatik erabilerara jauzia emateko dinamika izango da, instituzioak eta gizarte eragileak elkarlanean aurrera eramango dutena. Donostian, Bagera Elkarteak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak erronkari heldu eta ekimena abian jartzeko asmoa dute. Ekimen honek segida emango dio aurten, egun hauetan, “Altza hadi 21 egun euskaraz” eta “Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon” martxan daudenei.

Horretaz gain, Bagera Elkarteak abenduaren 1ean Mintzodromoa antolatu du San Telmo Museoan. Goizeko 10:00etan eta 11:00etan izango dira txandak. Oraingo honetan euskara ardatz hartuta, egunerokotasunean ditugun hizkuntza ohituren inguruan arituko gara. Ohi bezala, euskara praktikatu nahi duten ikasleekin aritzeko laguntzaileen premia izango dugu. Beraz, animatuz gero, jarri gurekin harremanetan.

Azkenik abenduaren 3an, erromeria 18:30etatik aurrera Parte Zaharreko Plaza Berrian.

 

 

 

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top