Euskaraldiaren lehen hamaikakoa aurkeztu da

Euskal Herriko hamaikakoak euskararen aktibazioa sustatzeko babes urratsa ematea erabaki dute

“Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ariketa sozialaren Euskal Herriko lehen hamaikakoa aurkeztu da. Beraiek dira dinamikan erreferentzia eta enbaxadore izango den hamaikakoaren parte Euskal Herri mailan:

  • Dani Alvarez, kazetaria
  • Mikel Arrasate, Atarrabiako Karrikaluze elkarteko kidea
  • La Basu, musikaria
  • Pedro Miguel Etxenike, fisikan doktorea
  • Zuriñe Gil, Geu Gasteiz elkarteko kidea
  • Aretz Igiñiz, errugbilaria
  • Cris Lizarraga musikaria
  • Toti Martinez de Lezea, idazlea
  • Eneko Sagardoy, aktorea
  • Alex Txikon, mendizalea
  • Arianne Unamuno, Soraluzeko Pil-pilean elkarteko kidea

Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu pertsonalean eta borondatez “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenean parte hartzea erabaki dutenak belarriprest eta ahobizi rollen bitartez. Euskal Herriko hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa sustatzeko babes urratsa ematea erabaki dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte hartzea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete inguruko kideei gainera. Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere ahobizi eta belarriprest rolen bitartez euren hamaikako propioak osatu beharko dituzte. Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top