Euskarak 365 dinamika

Herrietan edo euskualdetan martxan jartzeko mintegia

Hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko bide berri bat zabaltzeko asmoz, Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza plan berri bat diseinatzen hasi ziren 2017ko otsailean. Euskarak 365 egun dinamika hedatzeko lehen proposamena, Udaltop topaketan aurkeztu zuten, 2017ko maiatzaren 12an. Bildutako ekarpen guztiak banaka aztertu, multzokatu eta behin-betiko proposamena osatu dute. 2017ko urriaren 7an mintegi lan saioan partekatu nahi dira aurrera begira jartzeko helburuarekin. Bide berria zabaltzeko elkarlanaren parte izatea ezinbestekoa delako deialdia zabaldu nahi dugu. Mintegiaren helburua proposamena ezagutu eta ideiak partekatzea da auzo, herri eta eskualdeetan martxan hasi ahal izateko.

Egitaraua:

09:00-09:30     Harrera

09:30-10:30     Ongi etorria eta Euskarak 365 egun ekimenaren aurkezpena

10:30-10:45     “Nola egin dute?” (Bagera elkartea)

10:45-12:15     1. lan mintegia: herrietako talde dinamika

12:15-12:45     Atsedena

12:45-13:15     “Nola ari gara elkarlanean?” herri eta eskualdeetako esperientziak

13:15-13:45     2. lan-mintegia: eskualdeetako talde dinamika

13:45-14:00     Amaiera

Lekua:

EHUren Ignacio Maria Barriola Zentroa (Donostia)

Egin izen-ematea HEMEN

 

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top