euskalkiak.eus webgunearen aurkezpena

Koldo Zuazo eta Arantza Floresen eskutik San Telmo Museoan

Azaroaren 21ean, 19:00etan, Koldo Zuazok euskalkiak.eus webgunea aurkeztuko du Arantza Floresekin batera San Telmo Museoan.

Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak urteak eta urteak daramatza euskara eta euskalkiak ikertzen eta orain bere lanaren emaitza interneten, www.euskalkiak.eus sortu berrian ikus dezakegu.

Webgunean urte askoan han eta hemen jasotako adibideak eta informazioa, egin diren ikerketak eta horien ondorioak ikus ditzakegu: euskalkien ezaugarriak, jatorria, aurreko eta gaur egungo sailkapenak eta mapak, euskara batuaren gainekoak, atalez ataleko bibliografiak, eta euskalki desberdinetan berba egiten duten euskal hiztun ezagunen bideoak daude Interneteko gune horretan.

“euskalkiak.eus webgunean euskararen gaineko albisteak eta argibideak erakusten dira. Une honetan euskalkiek dute lehentasuna, baina euskara batua, tokiko batuak eta, azken batean, euskara bere osotasunean lantzea da helburua, hizkuntza zenbat eta zabalagoa eta aberatsagoa izan, orduan eta egoera gehiagotan erabili ahal izango dugulako”.

 

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top