Donostian martxan gara!

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” antolatzeko batzar irekia

2018an, azaroaren 23tik abenduaren 3ra “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimena gauzatu nahi da Euskal Herri osoan. Dinamika honen helburua, Herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza-ohiturak aldatzea da. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da ekimen honen bitartez.

Donostian hori nola egin dezakegun aztertzeko eta ekimenari forma ematen jarraitzeko hurrengo zita urtarrilaren 16an jarri dugu Bagera Elkartean arratsaldeko 18:00etan.

Bertaratuko zaren abisatzea eskertuko genuke.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top