Donostian herri-galdeketa egin ahal izateko sinadura-bilketa

Bagera Elkartean sinatzeko aukera

“Galdeketa Donostia” plataforma (Gure Esku Dago ekimenaren babespean sortua) Donostiako gizarte eragileekin harremanetan ari da eta Bagera Elkartearengana jo du. Udazkenean herri-galdeketa antolatzen ari dira Donostia mailan eta sinadurak biltzen ari dira (8.000ko helburua dute ezarria). Bagerari babesa eta laguntza emateko proposamena luzatu diote, hiriko beste eragile sozialei bezala.

Zuzendaritzan eta urteko Batzar Orokorrean proposamena aztertu da eta sinadura bilketan laguntzeko erabakia hartu dugu. Bagerak orokorrean hizkuntzaren gaitik haratagoko ekimenekin ez lotzeko irizpidea ezarrita badu ere, kasu honetan, herritar bezala norberari eragiten dioten gaiak norberak erabaki ahal izatea oinarrizko printzipio bezala ulertzen da. Eta printzipio horren baitan, euskal hiztun bezala ditugun eskubideez eta hizkuntza-politikaz erabaki ahal izateak lotura berezia du Bagerak sustatzen dituen helburu eta baloreekin.

Horrela, galdeketa egin ahal izateko sinadura emateko interesa duen orori aukera hori eskainiko diogu Bageraren Hernani kaleko bulegoan martxoaren 25a arte.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top