Donostiako euskararen erabileran eragin nahi duzu?

Mintzalagunean bidelagunak behar ditugu

2017-2018 ikasturteko Mintzalagun taldeen bigarren izen emate deialdia egin dugu eta eskari handia izan dugu. Hori dela eta, bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu taldeak osatu ahal izateko.

Mintzalaguna, mintzapraktika  egiteko egitasmoa da eta urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa nabarmen. 

Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Parte hartzeko prest?

Bidelaria behar dutenen taldeen ordutegiak honakoak dira:

Astelehenetik ostegunera 19.00etan (edozein egunetan)

Ostiraletan 19.00etan

Ostegunetan 10.00etan

Astelehenetik ostiralera 11.30etan (edozein egunetan)

Asteburuan

Hala ere, beste edozein egunetan eta ordutan ahal izanez gero ongi etorria izango da. Jendea itxarote zerrendan dugu eta!

Izena emateko edo informazio gehiago nahi baduzu deitu 943005074 telefono zenbakia edo mezua bidali mintzalaguna@bagera.eus helbidera.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top