Donostiako Euskaraldiak badu hamaikakoa

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko deia

Ekimenera batu eta Donostiako enbaxadore izango diren hamaika lagunen taldea Tabakaleran egindako aurkezpenean agertu da lehenengoz. Donostiako alor ezberdinetako ordezkariek osatu dute hamaikako hau eta agerraldia baliatu dute  azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko deia egiteko. Ondoko lagunek osatzen dute Donostiako Euskaraldiaren hamaikakoa.

Hona hemen, Donostiako hamaikakoa osatzen duten kideen zerrenda:

  1. Miren Arrieta aktorea
  2. Jokin Aperribay Errealeko presidentea
  3. Kontxu Uzkudun moda diseinatzailea
  4. Mariano Ferrer kazetaria
  5. Garazi Urrosolo Egiako euskara batzordeko kidea
  6. Josean Abecia, Altza Hadi batzordeko kidea
  7. Barbara Goenaga aktorea.
  8. Mikel Irazusta herritarra.
  9. Xila Pihlström euskal herritar eta suomitarkultur eragilea
  10. Iñaki Salvador musikaria
  11. Joxean Fernandez Euskadiko filmategiko zuzendaria

Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldia: 11 egun euskarazekimenean parte hartzea erabaki dutenak belarriprest eta ahobizi rolen bitartez. Donostiako hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa sustatzeko babes urratsa ematea erabaki dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren izen ematea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete inguruko kideei gainera. Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere ahobizi eta belarriprest rolen bitartez euren hamaikako propioak osatzea da proposamena. Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top