Kontua ekitea da

Donostiako euskararen erabileraren normalizazioa, bertako herritarrak euskararen aldeko jarrerara hurbiltzea eta jendartea euskararen alde aktibatu eta kontzientziatzea dira gure helburuak.

Zoriondu nahi ditugu ekinez egiten ari direnak, bidelagun garenon esperientziak. Lorea Agirrek esan zuen moduan: auzia ez baita izatea, kontua ekitea baita, egitea.

Horregatik, ikusgarri egin nahi ditugu praktika eredugarriak. Atal honetan bilduko ditugu aurrerantzean egiteko moduak, euskaratik eta euskaraz sortuak, egite hori oinarri dituzten praktikak eta abar. Zabal daitezen lau haizetara, ekinaren ekinaz egiten baita bidea!

Mila esker

Gipuzkoa Zutik!

Hizkuntza irizpide eredugarri

Azken asteetan herritar ekimen berri bat sortu da; Gipuzkoa Zutik! ekimena hain zuzen. Ekimen honen helburua Zubietako Erraustegia ikur hartuta egungo eredu politiko-ekonomikoaren aurka ahalik eta herritar gehien biltzea, eta eredu horri alternatibak bilatzea da. Horretarako, Gipuzkoa Plaza eta Donostiako beste txoko batzuk hartu dituzte aldarrikapen gune gisa.

Jarraitu irakurtzen…


Top