Bretainiako Korrikara Oiartzunetik

Bretainiako Korrikara autobusa antolatu da Oiartzundik

Oiartzundik bidaia antolatuko da Bretainiako Korrikara joateko. Izen ematea apirilaren 1ean ireki zen eta hilaren 30era arte edonork izena emateko aukera izango du.

Karaez-Oiartzun senidetza taldeak Oiartzungo Udala eta AEKrekin batera 2018ko Redadeg-era joateko autobusa antolatu du. Maiatzaren 4an hasi eta 12an bukatuko den lasterketako partaide izateko aukera izango da; izan ere, maiatzaren 9an autobusa irtengo da Oiartzundik eta Redadeg-ek lasterketaren atzetik joango gara maiatzaren 13an Oiartzunera itzuli arte.

Orain dela hamar urte egin zuten, lehen aldiz, Redadeg, Korrikaren formatu bera duena. Lehenengo urte hartan 600 kilometro egin zituzten, eta aurtengoan 1.800 izango dira. Kemperren (Quimper) hasiko da, maiatzaren 4an, eta Plougernen (Plouguerneau) bukatuko da, maiatzaren 12an.

Maiatzaren 9tik 13ra egitarau oparoa izango dugu: Karaez herriaren ongi etorria, Redadeg lasterketa ezagutu, hainbat kilometrotan parte hartu, Bretainia ezagutu, bukaera festan parte hartu…

Egitarau osoa hemen

Izen ematea:

Oiartzungo udaletxean edo e-posta bidez

 

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top