Baietz 20 ordu eskaraz Intxaurrondon

Korrika badator eta erronka gainean dago

Korrikak datorren astean emango dio hasiera eta Intxaurrondotarrok, auzoari proposatutako erronka ere gainean da!!!
Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronkari aurre egiteko, auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanakoen artean biltzen aritu dira eta proposamen ugari dituzte konpartitzeko!!Martxoaren 31n (ostirala) eta Apirilaren 1ean (larunbata) 20 orduz betetako egitasmoa izango da.

Hona hemen, aurrerapena:

  • Korrika txika, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
  • Antzerkia, bertsoak eta dantza, bai ikasle bai helduen aldetik.
  • Tailerrak, jolasak, Kantu-jaia
  • Abeslariak, trikitilariak, Dantzatzeko aukera
  • Bideoak.
  • BAZKARI HERRIKOIA (Larunbatean, apirilaren 1ean, 4€/8€. Tiketak salgai ondorengo tabernetan: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti)

NON??? BERNART ETXEPARE PLAZAN, KARPAN!!!

Gure karpa, gure zirkua Bai!!

“Zirkorrika” datorrenez, hari nagusia Zirkua izango da, beraz mozorroak ongi etorriak izango dira: sudur gorriak, pelukak, … 

Girotzen hasi, mingaina dantzan jarri eta mezua zabaldu, guztion erronka da eta!!!

Egitaraua ikusi

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top