Bageralako nor administrazioan ere euskaraz

Gure hizkuntza eskubideak defenda ditzagun

Euskararen normalizazioa helburu dugunok, tarteka hamaika poz eta pizgarri jasotzen ditugu, hala nola,  euskara ikasteko konpromisoa hartu duten herritarren aurrean, euskararen lekukoa milaka eskuetan korrika batean konpartitzen dugunean…

Baina, horrelako motibazioek lanean jarraitzeko positiboki eragiten diguten bezala, ezin uka atzerapausoak ere sarri ematen direla, eta zoritxarrez, horrelakoen aurrean kezka eta zalantza ugari sortarazten dizkigute, batez ere jatorrian erakunde publikoek (euskararen normalizazioan erreferente eta eredugarriak izan behar diren erakunde horien eskutik) eragindako egoerak ematen badira.

Aurreko astean jakin genuen Donostiako Etxegintza enpresa erakunde publikoko 3 teknikari lanposturako lehiaketaren oinarrietan, euskara ez dela beharrezkoa izango.

Bageratik, euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoari eutsiz, administrazioko langile eta herritarren arteko komunikazioa euskaraz bermatu behar dela deritzogu «administrazioa euskalduntzea ez da txartelak edo inprimakiak elebidunak izatea soilik, komunikazioa euskaraz izateko bideak ezarri behar direla argi dugu».

Baina noski, eskubide hori bermatu dadin, udalak bere aldetik ere legez ezarritako betekizunak bete beharko ditu. Euskararen erabilera normalizatzeko prozesuan, udal- administrazioetako langileek euskararen gaitasun egokia lortzea izan beharko du administrazio publikoaren helburu nagusiena. Hortaz, euskaldunon eskubideak errespetatzeko, kalitatezkoa eta euskalduna den zerbitzua emateko eskatzen dugu, lanpostu bakoitza aztertuz eta euskara eskakizun gisa ezarriz.

Era berean, hiritarrak animatu nahi ditugu gure hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen, eta urraketa horiei aurre egiteko, horrelako gertakizunen aurrean mobilizatzera; udal erregistroan kexa erregistratuz, Bagera Elkartean edo herritarren postontzian

2 Erantzun “Bageralako nor administrazioan ere euskaraz”

  1. KONTXITA BEITIA OIARBIDE

    Hau da tristura!!! KORRIKA ikustean eta bertan gozatzean gure hizkuntzak salto bat emango zuela aurreraka. Baina alperrik izan ote da dena! Administrazioak ez baditu kontutan hartzen Euskarak behar zaintzak eta laguntzak nori eskatuko diogu gure kultura eta hizkuntza zaintzeko. Hau pena!!!!!!!!!!

  2. Iñaki Ibarra Unzueta

    Adminiztrazioan edo bere gertuko erakundeetan sartzen diren pertsona guztiek elebidunak izan beharko lukete. Erdaraz ez dakien batek holako lanpostu batean sartzea ulertezina izango litzaigukeen bezala, ezin da ulertu, ez eta onartu ere ez, euskaraz ez dakien norbait sartzea

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top