Bagera Elkartearen 25. urteurren ospakizuna

25 urte bete ditu Donostiako Bagera Elkarteak. Urteurren hori ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dugu azaroaren 18an

Sorrerako helburuak ahaztu gabe, garai berrietara egokitzen ibili da 25 urteetan zehar Donostiako Bagera elkartea. 2016. urtea aurrera begira jarri eta gogoeta egiteko baliatu zuen, eta horrela finkatu genituen 2017.erako ildo eta plangintza.

Urtean zehar hilabetez hilabete landutako gaiez gain, 25 urte bete izanak ospakizun bat merezi duelako,  azaroaren 18an, ospakizun festa egingo dugu.

Eguerdiko 12:00etan Antzoki Zaharrean hasiko dugu ibilbidea. Ibilbidean zehar hainbat sorpresa izango ditu, tartean, Bilintx eta Juana Bixenta Olabe bertsolariak azalduko dira eta haiekin batera kantu jirakoekin elkartuko gara Bretxan. Handik San Telmo museora joango gara eta bertan egingo den ekitaldian hainbat euskal musikarik, aktorek eta dantzarik hartuko dute parte; tartean, Aire Aizpak, Kike Amonarritz, Mikel Martinez, Idoia Torregarai edo Haatik dantza taldea. Bestalde, Aizpea Goenagaren Euskararen zazpi bekatuak antzezlaneko bi eszena ere antzeztuko dituzte; eta, azkenik, Donostia eta inguruetako hainbat idazleren eta bertsolariren haikuak ere irakurriko dituzte.

Ibilaldiaren ostean, bazkaria egingo dugu Zurriola ikastetxean, eta, ondoren, Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak eta Nerea Arriola aktorea arituko dira arratsaldea gozatzen.

Horrez gain, Bagerak hirian euskararen alde lanean aritu diren 25 bidelagunek urte hauetan egindako lana omenduko da. Hautaketa prozesu bat egin dute horretarako eta jendeak bere proposamena bidali du Bagera elkarteko webgunearen bitartez. Azaroaren 18an jakingo da zeintzuk izan diren aukeratuak.

Egitaraua

12:00etan ibilbidearen hasiera Antzoki Zaharrean

12:30ean ekitaldia San Telmo Museoan barrena

14:30ean bazkaria Zurriola ikastetxean

Ondoren Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak eta Nerea Arriola aktorea

Bazkariko txartelak

Bagera Elkartean salgai 20 eurotan. Ez itxoin azken une arte.

Bagera Nor. 25 urte beste Donostia eraikitzen!

 

Erantzun bat “Bagera Elkartearen 25. urteurren ospakizuna”

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top