Bagera 25. urtez umore ona zabaltzen

25 urte beteko ditu gaur Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak

1991ko abenduaren 14an sortu zen donostiar euskaltzale batzuen ekimenez eta ilusioz, indarrak bildu eta euskararen normalizazioaren alde lan egiteko asmoz. Helburu argia zuen bere sorreran: Donostian euskaraz bizi ahal izateko, bertako euskaltzaleen elkarlana bideratuko zuen elkartea izatea; adin, iritzi, egoera, ideologia eta kolore guztietako euskaltzaleak biltzea eta Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizitza ematea.

25 urteetan zehar asko izan dira martxan jarri diren ekimenak besteak beste, Komunikabideak: Irutxulo (ondoren Irutxuloko Hitza izango zena) eta Gaztezulo, Mintzalaguna egitasmoa, Donostiako jaialdi nagusien hizkuntza behaketak, Mari Domingi, Asteazken Kulturalakā€¦

25 urte eta gero garai berrietara egokituz, Bagera biziberritu eta sorrerako helburuak ahaztu gabe, Donostiako Euskaltzaleak aktibatzea izango du helburu datozen urteetan zehar.

Euskaraz bizi den Donostia bat nahi dugulako, bizitzari kantatzen diona, nolako festak nahi dituen erabakitzen duena. Elkarren gertuko sentituko diren hiritarrez jositako Donostia bat, jende interesgarria ezagutzeko topalekuz josia, auzoak ongi zainduko dituena.

Donostia parekide bat, gaurkotasuna modu kritikoan bizi duena, eta kultura espektakulu hutsetik harago ulertzen duena.

Donostia hori izan, bada, eta Bageran, gero eta jende gehiagorena izanĀ  dadin jarraituko dugu lanean.

Guk, nork bestela?

Zorionak Bagera!

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top