Azkizura irteera, Xotei txakolindegia

Apirilaren 6an, Getariko Azkizura joango gara Xotei txakolina dastatzera. Goizeko 09:45ean jarri dugu hitzordua Autobus geltoki kanpoan dagoen markesinan (Federico Garcia Lorca, 2), bertan  hartuko dugu autobusa 10:00etan Getariara joateko. Getariatik Azkizura getariar bagerakide batekin egingo dugu oinez eta berak egingo dizkigu gidari lanak. 

3 kilometroko ibilbidea dago eta San Prudentzio eta Azkizuko ermitak ikusiko ditugu bidean. 13:00ak aldera, berriz, Xotei txakolindegiko arduradunak txakolina nola egiten den azalduko digu. Bazkaria txakolindegian bertan egingo dugu, norberak eramandako bazkariarekin. Bazkalostean, solasaldia eta kantuan aritzeko aukera izango dugu. Ondoren Getariara itzuli eta autobusez bueltatuko gara Donostiara.

Izena emateko 5 euro 30350092570920042476 kontuan diru sarrera eginez egin behar da (izen abizena jarri) apirilaren 5erako eta mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezua bidali. 

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top