Auzoko programa hiru auzoetan

Altzan, Amara Berrin eta Egian

Bagera Elkarteak AUZOKO programa sustatzen du besteak beste hirira iritsi berrien artean, hizkuntza gaitasunak lantzen joateko.

Euskara, Aniztasuna eta Herritarrak gako nagusi bezala harturik, elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztien arteko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza euskara izatea da erronka nagusia.

Euskarara hurbildu nahi ditugun herritarrak eta bide horretan bidelagun izango diren euskaldunak elkartzen diren espazioa sortu nahi dugu.  Auzotarrak (euskal hiztunak) eta Auzokideak (euskaraz ez dakitenak) biltzen diren lagun taldeak hain zuzen.

Astero burutzen dira saioak, ahalik eta giro erosoenean eta ludikotasuna oinarri hartuta. Saio bakoitzean oinarrizko komunikaziorako gako batzuk barneratzeko dinamikak egiten dira. Horiek gidatzeko dinamizatzaile bat egoten da.

Auzoko egitasmoa 3 auzoetan:

Altza: astelehenetan 15:00etatik 16:00etara Oleta ikastola

Amara Berri: ostegunetan 17:30etatik 18:30etara Amara Berri Auzo Elkartean

Egia: asteazkenetan 15:00etatik 16:00etara Aitor Ikastolan.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top