Auzoko egitasmoa Egian

Asteazkenetik aurrera Auzokoko talde berria Tabakaleran

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak AUZOKO programa sustatzen du besteak beste hirira iritsi berrien artean, hizkuntza gaitasunak lantzen joateko. “Euskara, Aniztasuna eta Herritarrak” gako nagusi bezala harturik, elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako  herritarren artean, guztien arteko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza euskara izatea da erronka nagusia.

Taldeak euskaraz dakitenekin (Auzotarrak) eta ez dakitenekin (Auzokideak) osatzen ditugu eta bi profilak beharrezkoak dira.

Asteazkenero 14:30 15:45etara Tabakalerako lehen solairuan elkartuko gara. Eman diezaiogun euskara elkarri!

Izena ematea eta informazioa:

bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakian.

Saioak irekiak eta doakoak dira.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top