Auzoko egitasmoa Egiako Haurtxoan

Euskarari esparru berriak irekitzen lagundu nahi?

Ba al dakizu Donostian 100 hizkuntza inguru hitz egiten direla?

Zure auzoan euskararen erabilera areagotu nahi duzu?

Euskarara hurbildu nahi ditugun auzotarrak eta bide horretan lagun izango diren euskaldunak biltzen dituen taldea sortu nahi duzu?

Euskara, aniztasuna eta herritarrak, hiru gako horiek barne biltzen ditu Auzoko egitasmoak.

Gure auzokide berri asko eleanitzak dira. Bigarren eta hirugarren hizkuntza bereganatuak dituzte haien jatorrietako errealitatea eleanitza baita. Jar dezagun guk bizi nahi dugun hizkuntza guztien esku, eman diezaiogun guk bezala, euskaraz bizitzeko aukera.

Hizkuntza behar dugu elkarren artean komunikatzeko, jendartea osatzeko. Zeregin horretarako gure proposamena, euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza gisa erdigunean jartzea da.

Astero burutzen dira saioak, ahalik eta giro erosoenean eta ludikotasuna oinarri hartuta. Saio bakoitzean oinarrizko komunikaziorako gako batzuk barneratzeko dinamikak egiten dira dinamizatzaile baten laguntzaz.

Taldeak euskaraz dakitenekin (Auzotarrak) eta ez dakitenekin (Auzokideak) osatzen ditugu eta bi profilak beharrezkoak dira. Eman diezaiogun euskara elkarri!

Saioak asteazkenetan egiten ditugu 15:00etatik 16:00etara Egiako Haur Txokoan (Atotxako Dorrearen azpian).

ADI!!!

Eta otsailaren 19tik aurrera Auzokoko topagune berria Altzan.

Izen ematea eta informazio gehiago:

943005074 / 688676289

auzokobagera@gmail.com

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top