Aste Nagusian ere euskaraz bizi nahi dugulako

Zure parte hartzea beharrezkoa da

Azken hogeita bi urteetan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Aste Nagusiko hizkuntza tratamendua aztertu du. Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea.

Garrantzitsua iruditzen zaigu eguneroko bizitzan euskararen presentzia bermatzea. Aldi berean, jai giroan ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu euskararen erabilera suspertzea, euskal kulturarekin batera.

Hau horrela, aurten ere,  hizkuntza erabileraren neurketa egin nahi dugu eta horretarako herritarrengana zuzentzen gara laguntza eske. Ehunka dira Aste Nagusian antolatzen diren jarduerak eta behaketa ahalik eta osatuena egiteko ezinbestekoa dugu jendearen parte hartzea.

Egin beharrekoa oso erreza da

1. Ikusten dituzun ekitaldietan zein hizkuntza erabili den kontuan hartu eta fitxa bete.

2. Behaketa fitxa guri helarazi:

Posta elektronikoz bagera@bagera.eus

Posta arruntez: Bagera Elkarte, Hernani kalea 15, behea. 20004 Donostia.

Egitaraua:

Egunaren arabera: abuztuak 11, abuztuak 12, abuztuak 13, abuztuak 14, abuztuak 15, abuztuak 16, abuztuak 17, abuztuak 18 eta abuztuak 19

Auzoka: Aiete, Altza, Amara Berri, Amara, Antigua, Bidebieta, Egia, Erdialdea, Gros, Loiola, eta Parte Zaharra

Jarduera motaren arabera: Antzerkia, Besteak, Folklorea, haurrak, kirolamusika, suak, zinea

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top