Aizak eta aizan elkarrekin dantzan

Hitano ikastaroa

Aizan eta Aizak elkarrekin dantzan HITANO-IKASTAROA antolatu dute Ikasbide Elkartean.

* Hika hitz egiten ikasteko, oinarrizko 15 orduko ikastaroa.

* Euskaraz zuka dakien edozein pertsonarentzat.

* Hika ez dakien, zertxobait dakien edo toka (mutilari hika) bakarrik  egiten duen edonorentzat.

* Ikastaroa doan izango da

SAIOAK

* Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.

* Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira jarduera ardatz.

* Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditz-formak erabiltzera joko dugu.

* Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona)   eta toka (mutilari egiten zaiona).

ORDUTEGI-EGUTEGIAK

* Saioak ordu eta erdikoak (1 h 30 min) izango dira.

* Arratseko 19:00etatik 20:30etara.

Ikastaroan parte hartzeko asmoa baduzu, aukera ezazu gogokoen duzun egutegia (a, b, c, d edo e) eta bidali helbide hautako batera (ikasbideke@gmail.com , xabiereizagirre@gmail.com , aarregi@zubirimanteo.com)

a. Asteazkenero: apirilaren 11tik ekainaren 13ra.

b. Asteazkenero: maiatzaren 2tik uztailaren 4ra.

c. Astearte eta ostegunetan: apirilaren 10etik maiatzaren 15era.

d. Astearte eta ostegunetan: maiatzaren 3tik ekainaren 5era.

e. Astearte eta ostegunetan: ekainaren 5etik uztailaren 5era.

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top