Ahobizi eta belarriprestentzako formakuntza saioak

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest eta ahobizi izateko tresna eta aholkuak

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest eta ahobizi izateko tresna eta aholkuak

Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dugu xede. Horretarako, ariketa sozial praktiko eta kolektiboa egingo dute izena ematen duten ahobizi eta belarriprest guztiek.

Ahobizi direnek euskaraz egingo diete ulertzen duten kide guztiei, 11 egunez, aurrez aurre zein telefono, email edo sare sozialen bidez. Belarriprest direnek, beraiekin euskaraz aritzeko gonbidapena egingo diete gainontzeko kideei. Kontua ez da euskararen alde egotea edo euskara jakitea / ulertzea, ariketa gauzatzeko prest egotea baizik.

Ariketa honek ez-ohiko egoerak sortuko ditu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezaten. Tresnak emateko, bi bide nagusi landuko ditugu: aholkuak zabaldu, komunikazio euskarrien bidez, eta tailerrak eskaini.

Helburua:

  1. Ahalik eta herritar gehien prestatzea, praktika berrietan eroso senti daitezen. Batez ere, euskalgintzan eta Euskaraldia batzordeetan murgilduta ez dauden herritarrentzako izango dira tailerrak egokiak.
  2. Borondatezko herritarren sarea trinkotzea, komunitatearen lanaren bidez, eta pertsona horiek eduki eta diskurtsoetan janztea.

PRESTAKUNTZA SAIOAK

Saio arinak (1,5h)

Ahobizientzako saioak:

  1. saioa: Azaroak 9 |18:00-19:30 | Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).
  2. saioa: Azaroak 19 | 19:00-20:30 | Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).

Belarriprestentzako saioak (2 aukera):

  1. saioa: Azaroak 12 | 19:00-20:30| Bagera Elkarten (Hernani kalea 15, behea).
  2. saioa: Azaroak 16 |18:00-19:30 | Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).

Saio sakonak (4h)

* Ahobiziak eta belarriprestak elkarrekin

  1. saioa: Azaroak 10 | 09:30-13:30| San Telmo Museoan.
  2. saioa: Azaroak 17 | 09:30-13:30| San Telmo Museoan.

Izen ematea:

donostia@euskaraldia.eus / 943005074

Erantzun bat utzi

XHTML: Tag hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Top