
Ekitaldiak Search and Views Navigation
19:00
Gatibu
GATIBU Hamasei urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen Gatibuk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. Musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik egiten dio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei.
Informazio gehiago »Ama Alu lur (Sorgin baten ametsak), Intujai Teatroa
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko lan irabazlea da. Espek eta Leok, bi espeleologo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen Paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan. Baina orduan... ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan? Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Informazio gehiago »Zurrunbiloan, Txinparta antzerki taldea
Poltsiko Sorkuntza Lehikaetaren aurtengo antzezlan finalista. Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak... Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agia Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari... Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Informazio gehiago »19:30
Bakarrizkanta, Barry Manley
Euskarazko bakarrizketak egiten hasi nintzenean, jende guztiak egiten zuen barre; orain, inork ez du barrerik egiten! Zergatik etorri zinen Irlandatik Euskal Herrira? Zergatik nahi zenuen gure hizkuntza ikasi, eta batez ere, zergatik hasi zinen umorezko bakarrizketak egiten, eta nolakoa izan da esperientzia hori? Utz ieazadazu nere istorioa kontatzen, eta benetako irlandar batek bezela, kantu goxoz […]
Informazio gehiago »