Ekitaldiak kargatzen

Ekitaldiak for 2019-02-04

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

8:00

Santa Ageda bezperako kantaldiak

otsaila 4>>8:00 - 17:00

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatzen da Euskal Herri osoan. Aurten ere, ohitura zaharrekin jarraitzeko, Santa Agedako koplak abestuko dituzte Donostiako auzoetan. Hona hemen Bagera Elkarteak bildutako hitzorduak: Aiete 18:30ean Jolastokitik. Antigua 19:30ean Platerotik. Egia 19:00etan Arrano Elkartetik. Gros 19:00etan Karkizano kaletik. Loiolako Erribera 19:00etan Santiago plazatik (Tahona aurrean). Parte Zaharra 20:00etan Arrano Beltzatik.

Informazio gehiago »

19:00

Hirutter, Nerea Arrien

otsaila 4>>19:00
Ikasbide Kultur Elkartea, Isabel II.a Etorb., 15
Donostia, Gipuzkoa 20011 Spain
+ Google Map

Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean. Hilabete honetan Nerea Arrienen Hirutter izango dugu eskuartean. Literatur solasaldiak 2018-2019ko programazio osoa Liburua zein liburutegitan topatu Hurrengoa: martxoaren 4ean, Euskararen historia txikia, Koldo Izagirre.

Informazio gehiago »

Elkarrizketa Filosofikoak

otsaila 4>>19:00 - 20:30
Urrats Euskaltegia 2, Amezketarra kalea, 12
Donostia, Gipuzkoa 20010 Spain
+ Google Map

Otsailaren 4an izango da hilabete honetako Elkarrizketa Filosofikoa, ohi bezala, Urrats Euskaltegian (Amezketarrak kalea, 12) 19:00etatik 20:30era. Landuko dugun gaia: Zer da pentsatzea? Eta euskaraz pentsatzea? Euskaraz hitz egitea bereizgarria al da?

Informazio gehiago »
+ Export Events
Top