Altza

Bizarrain

Euskara Elkartea



Zein gara gu? Nor gara gu?

Bizarrain Euskara Elkartea 2001. urtean sortu zen eta bere helburu nagusia Donostiako Altza auzoan euskararen normalizazioa lortzeko auzoan eragitea da. Horretarako izaera askotako ekimenak burutzen dituzte: hitzaldiak, tailerrak, ekintza sozio-kulturalak... Aipatutako helburu nagusiarekin bat datorren pertsona fisiko oro egin daiteke elkartearen bazkide. 

Harremanetarako informazioa:

Egoitza: Larratxo Pasealekua 55
                 20017, Donostia

Telefonoa: 943 397 464

Emaila: bizarrain@altza.net 

Webguneak:  

Facebook orrialdea: Bizarrainen Facebook orrialdea

Altzako datu soziolinguistikoak

Azken datuen arabera (2019), Altzan 20.454 pertsona bizi dira, horietatik 10.460 emakumeak eta 9.994 gizonak. Bataz besteko adina 44,99koa da. 

Euskararen kale erabilera %

Ibilbidea

Euskararen kale erabilera

Gaztelaniaren kale erabilera

Beste hizkuntzen kale erabilera

Haurrak (2-14 urte)

Gazteak (15-24 urte)

Helduak (25-64 urte)

Adinekoak (65 urtetik gora)

Altza

4.2

93.5

2.3

9.9

4.3

3.9

1.1

*2016ko datuak. Kale erabileraren neurketa. Iturria: Soziolinguistika Klusterra

Auzoetako ekintza arrakastatsu eta berritzaileak:



Altzako haur eta gazteen bertsopaper lehiaketa

Altzako ikastetxeekin elkarlanean, auzoko haur eta gazteengan euskararen erabilera zabaltzea eta euskal kultura hobeto ezagutu eta bizitzea da egitasmoaren helburua. Altzako 16 urtetik beherako ikasleei zuzendutako ekimena da. Lehen Hezkuntzakoek lau kopla idatziko dituzte eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek 2 bertso (zortziko txiki), irakasleek horretarako ikasgelan eskainitako tartean.

Etapa bakoitzean bi sari banatzen dira eta partaide guztien artean zozketak egiten dira ikasleak motibatzeko.